ERRENTERIAKO MUSIKA TALDEAK | Page 2

ERRENTERIAKO

MUSIKA TALDEEN ELKARTEA

Egun 19 taldek osatzen dute

Gaur egun 19 musika talde biltzen dira bertan, 10 lokaletan banatuta. Eraikina kideen artean kudeatzen da, eta mantentze lanak beraien esku daude. Musikalki talde potenteak ateratzen dira; entsaiatzen ari diren talde batzuk sariak lortu izan dituzte bai Euskal Herrian, bai estatuan; bertan entsaiatzen duten taldeen mailaren adierazlea izanik.

2011 urtean, E.M.T.E-k 20 urte bete zituenez, CD bat kaleratu zuen kolektiboan dauden etaegon diren taldeekin. Abesti batzuk Andoaingo “ManiaticaSound” estudioetan grabatuak izan ziren eta beste batzuk taldeen disketatik atera dira

E.M.T.E

1991. urtean hasten da eratzen, Errenteria-Oreretako musika talde ezberdinen bateratzearen ondorioz. Aurretik, kontzertuak eta beste ekitaldi batzuk antolatzen zituzten. “On Bide” zineman hasi ziren entsaiatzen, elizarena zen lokalean. Joxin Arregi apaizak elkartzera animatu zituen, ondorioz elkarte legala osatuz. Banan-bana egin beharrean, denon artean udaletxeari entsegu lokalak eskatu, eta Zamalbide auzoko “Tolare Berri” eskola ohia eskuratu zuten jarduera musikala garatzeko.

"Joxin Arregi apaizak elkartzera animatu zituen. Ondorioz "On biden" hasi ziren ensaiatzen"